PSOE 2.0, antimilitarismo alterra eta JARRAIren dokumentu baten pasarteak

 

Espainiar hauteskunde orokorren testuinguruan gaudelarik sarean kritika ugari ikusi ditut Bilduko kideen partetik Podemosekiko, hots PSOE 2.0 rekiko. Funtsean politikakeriaren eta lehia elektoralaren baitakoak,orain bozkak eskuratzeko asmoz alderdi espainolista hori kritikatzen badute ere, aldez aurretik beraiekiko konfluentzia bultzatu ,gero ere aliatutzat jo eta etengabe egiten baitiote segidismoa.

pablem

 

Kritika horien artean ugariak izan dira Podemos-ek beste behin espainiar armadaren eta militarren apologia egiteak eragindakoak.Baina nabarmengarria iruditu zait kritika horietako gehienak ikuspegi a-nazional eta desklasatutik eginak izateak. Ejerzitoa despilfarro bat dela bezalapodems.pngko kritika sozialetan eta antimilitarismoan oinarrituz , ejerzito horren izaera atzerritar-okupatzailea eta burgesia monopolistaren tresna gisako ezaugarritzea nabarmendu beharrean.

Nire ustez historikoki ezker abertzalean erreformismoak posizioak irabaztean eragin nabaria izan du ezkerreko alterrismoak, hein handian trotskismoari eta joera anarkistei loturik garatu izan denak. Sektore horiekiko kritika zorrotzetik, gero eta gehiago hauen penetrazio ideologikoa pairatzera igaroz, batez ere mugimendu sozialen bidez. Horren erakusgarri argia iruditzen zait antimilitarismoarena, historikoki ENAMek antimilitarismo horren eta pazifismoaren arteko lotura agertu eta salatu badu ere, ziaboga baino lehenagotik ere ezker abertzalean orokorrean eta zer erranik ez Batasunan nagusitua baitzen lehen salatzen zen ikuspegi hori.

kasZentzu hontan sarean berean  ongi azaldu dute batzuek antimilitarismoa eta antiinperialismoa ez dela gauza bera eta honekin loturik interesgarria iruditzen zait JARRAIk zerbitzu militarrarekiko posizionamenduari buruzko eztabaida luzeen baitan 1982an onartu zuena gogoratzea.

Honela hasten da onarturikoa azaltzen duen dokumentua: “Erakunde bezala espainiar armada okupatzaileak inposatzen digun zerbitzu militarrari buruzko eztabaida iraunkorra izan da gudarosJARRAIren hastapenetatik (…).”

Hots, hasten da azpimarratuz espainiar armadaren izaera okupatzailea. Hasieratik finkaturiko ikuspegia beraz, ez da a-nazionala, nazionala baizik.

Segidan ejerzitoen klase azterketa egiten du: “Armada boterea duen talde edo klase sozialaren hegemonia politikoa armen pisuarekin defendatzen duen instituzio sozial militarra da (…). Zentzu hortan, Armada batek, boterean den klasearen arabera paper eta zeregin guztiz kontrajarriak bete ditzake. Horrela (…) EEBBtan Armadak burgesia ipar-amerikarraren interesak defendatzen ditu bere merkatuak bermatuz beste herri batzuetako burgesiaren aurrean, langile amerikarren borroken aurrean eta inperialismoa pairatzen duten herrien aurrean (…). Aldiz, Kubako Armadak, nikaraguarrak bezala,Kubako klase herrikoien interesak defendatzen ditu (…).” Ez ditu beraz, ikuspegi desklasatu bat agertuz, armada guztiak berdintzen eta orokortzen.

Zerbitzu militarraren auziaz haratago edozein jarduera militar eta armaturen aurkako jarrerak izatea errefusatu ondoren (jarrera horiek gazte mugimeduan zein JARRAIn bertan pisuzkoak zirelarik), honakoa adierazten zen: “Aldarrikatzen dugu beraz, ordezkatu behar dituen sektore sozialek behar bezala kontrolaturik, herri orok armada herrikoi batez baliatzeko duen eskubidea.”

Eta bukatzeko eskubide hori Euskal Herri Langilearentzat beharra zela dio dokumentuak:

 “JARRAIk defendatzen du maila estrategikoan Euskal Armada Herrikoi baten beharra, Euskal Herri Langilearen zerbitzura eta uneoro beste herri batzuekiko nazioarteko elkartasunera prestua.Euskal armada herrikoi baten beharra ukatzea, porrotera amiltzea eta Herri baten zapalkuntzari egiazko aterabidea emateko gai ez den politika ustez humanistari jokoa egitea da.”

jarr

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

PSOE 2.0, antimilitarismo alterra eta JARRAIren dokumentu baten pasarteak

Utzi iruzkina